Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

23_0064 Loiu inguruan desagertutako emakumearen bila jarraituko dute

Loiu inguruan desagertutako emakumearen bila jarraituko dute

Prentsa Zerbitzua

2023-01-31

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak gaur, asteartea, goizean hasi dira berriz joan den igandean Loiu inguruan desagertutako 78 urteko emakumearen bila.

Astearte goizeko 09:30etik aurrera jarri dute berriz abian bilaketa dispositiboa, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre egiteko Zuzendaritzako teknikari batek koordinatuta, eta Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatea, Mendiko eta Urpekaritzako taldeekin, Gurutze Gorria, DYA, Euskadiko Laguntza Txakurren Taldea, inguruko udaltzaingoak eta Ertzaintzako herritarren segurtasunerako baliabideak ari dira parte hartzen, gau osoan emakumearen bila aritu ondoren. Ertzaintzaren helikopteroa batuko zaio dispositiboari baldintza meteorologikoek aukera ematen badute.

Informazioren bat ematerik izanez gero, deitu, arren, 112 larrialdietako telefonora.

Jaitsi Gailuaren irudia