Cabecera contenido seccion noticias
Eduki publikatzailea

Pertsona bat hil da N-1ean, Legorretan, gertatu den zirkulazio-istripu batean
Servicio de prensa
2023-02-26
Gaur goizaldean gizon bat hil da eta beste lau zauritu dira N-1 errepidean, Legorretan, zihoazenean bi autok izan duten istripuan.
Zoritxarreko istripua gaur, igandea, 00:05ean gertatu da N-1 errepidean, Legorretan (Gipuzkoa), Gasteizerako noranzkoan, oraindik ikertzen ari diren arrazoiak tarteko bi autok talka egin dutenean.
Adierazitako lekura berehala hurbildu dira Ertzaintzaren, suhiltzaileen eta Osakidetzaren baliabideak. Autoetako bateko bidaiari bat lekuan bertan hil da zauri larrien ondorioz, eta beste lau pertsona Donostia ospitalera eraman behar izan dituzte zauri larriekin.
Ertzaintzak ikerketa jarri du abian istripuaren inguruabarrak argitu ahal izateko.