Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

23_0144 Donostian lau pertsona atxilotu dituzte agintaritzako agenteen aurkako atentatua leporatuta, hotel batean ez ordaintzeagatik ikertzen ari zirenean

Donostian lau pertsona atxilotu dituzte agintaritzako agenteen aurkako atentatua leporatuta, hotel batean ez ordaintzeagatik ikertzen ari zirenean

Servicio de prensa

2023-03-10

Ertzaintzak bi emakume eta bi gizon, 56, 23, 20 eta 19 urtekoak, atxilotu ditu Donostiako erdialdean, agintaritzako agenteen aurkako atentatua leporatuta. Hotel batean ez ordaintzeagatik pertsona horiek ikertzeko polizia-jarduketaren esparruan atxilotu dituzte.

Atzo, osteguna, Gipuzkoako erdialdeko hotel bateko langileek deituta, Ertzaintzaren baliabideak bertako harrera gunera agertu ziren, Donostiako beste hotel-establezimendu batetik egonaldia ordaindu gabe alde egin zuten bi pertsona baitzeuden bertan.

Iritsi zirenean, agente jarduleak bertan zeuden bi pertsonak identifikatzen saiatu ziren, baina hauek ez zirela identifikatuko esan zieten. Handik pixka batera beste bi pertsona agertu ziren, eta oso aztoratuta polizia-baliabideari eraso egiten hasi ziren. Baliabideko agenteek laguntza eskatu behar izan zuten pertsona horien jokabide bortitzaren aurrean. Beste patruilak agertu zirenean, erasotzaileak mendean hartu ahal izan zituzten, eta agintaritzako agenteen aurkako delitua leporatuta atxilotu zituzten. Jarduketa horren ondoren, ertzainek osasun-laguntza jaso behar izan zuten.

Hotel-establezimenduan ez ordaintzearen iruzur-delituagatik ikertzen ari diren pertsona horiek polizia-aurrekariak dituzte bai hoteletan ez ordaintzeagatik bai agintaritzako agenteen aurkako atentatuagatik.

 Lau atxilotuak Ertzain-etxera eraman zituzten zegozkion eginbideak hasteko. Espero dute gaur egunean zehar jarriko dituztela Donostiako Guardiako Epaitegiaren eskuetan.