Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

Donostia, intenta forzar una cristalera de un comercio con un destornillador-eu

Donostia, denda bateko kristalak behartzen saiatu da bihurkin batekin

Prentsa bulegoa

2015-02-19

Donostiako ertzain-etxeko agenteek 46 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean, osteguna, denda batean indarrez lapurreta egiten saiatzea delitu gisa egotzita.

Goizaldeko ordu bata baino lehenago, Ertzaintzaren herritarren segurtasuneko patruila batek, Donostiako Gros auzoan zebilela, dei bat jaso du esanez gizonezko bat merkataritza establezimendu bateko beirak behartzen ari zela.

Ertzainek Zurriola hiribidean topatu dute handik gutxira gizonezkoa, eta ikusi dute 25 zentimetro inguruko bihurkin bat zuela eskuan. Esandako dendak kristaletako bat behartuta zeukala ikusi ostean, ertzainek atxilotu egin dute indarra erabiliz egindako lapurreta-delitu bat egin izana egotzita.

Gaur goizean atxilotua epailearen esku jarri dute. Aurretik 22 aldiz atxilotu dute.

 

Jarrai iezaguzu Twitterren

@ertzaintzaEJGV