Cabecera contenido seccion noticias

Eduki publikatzailea

null 21_0562 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak Ollaurin (Errioxa) desagertutako gizon baten bila ari dira, haren ibilgailua Gatzaga Buradonen, N-124 errepidearen ondoan, aparkatuta aurkitu ondoren.

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak Ollaurin (Errioxa) desagertutako gizon baten bila ari dira, haren ibilgailua Gatzaga Buradonen, N-124 errepidearen ondoan, aparkatuta aurkitu ondoren.

Servicio de prensa

2021-07-28

Desagertutako gizonezkoa 39 urtekoa eta Ollaurikoa da (Errioxa), eta hilaren 23tik desagertuta dago. Hura aurkitzeko dispositiboa Gatzaga Buradonen zentratzen da, haren autoa bertan aurkitu baitute, N-124 errepidearen eta Ebro ibaiaren ondoan. Euskadiko Larrialdietarako Zerbitzuen zenbait baliabidek parte hartzen dute bilaketa-lanetan.

Ibilgailua goizaldeko ordu bata inguru aurkitu dute, N-124 errepidetik kanpo aparkatuta, Gatzaga Buradonetik hurbil, Ebro ibaiaren inguruan, herritar batek autoaren presentziaz ohartarazi ondoren. Guardiako Ertzain-etxeko patruilek egiaztatu dute autoa behar bezala itxita zegoela, eta, Guardia Zibilarekin harremanetan jarri ondoren, egiaztatu dute jabea desagertuta dagoela hilaren 23tik (ostirala). 39 urteko gizonezkoa da, Errioxako Ollauri herrian bizi dena. Une horretatik aurrera, polizia-agenteek inguruak eta ibaiaren ertzak ikuskatu dituzte.

Goizeko lehen orduan ekin zaie bilaketa-lanei. Lan horietan Ertzaintzaren baliabideek parte hartuko dute (besteak beste, Ertzainor Unitateak eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi eta Ur Atalak), eta aurreikusten da helikoptero batek, suhiltzaileek eta Babes Zibileko kideek ere parte hartzea, betiere Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzako teknikari baten koordinaziopean.

Jaitsi erantsitako dokumentua