30 urterekin desagertu zen. Data: 2023/09/02 Lekua: OROZKO (BIZKAIA)
Jazkera desagerpenean: JAZKIAK ETA OSAGARRIAK
AIMAR LOPATEGUI MACARRO
32 urterekin desagertu zen. Data: 2023/06/24 Lekua: DERIO (BIZKAIA)
Jazkera desagerpenean: ALKANDORA, POLO, BRUSA kolore BELTZA eta PRAKAK kolore BELTZA - PANTALON CORTO eta JERTSE, TXALEKO kolore URDINA - SUDADERA eta OINETAKOAK kolore BERDEA - DEPORTIVAS VERDE PISTA
ESTIBALIZ MUÑOZGUREN DOMINGUEZ
47 urterekin desagertu zen. Data: 2022/06/09 Lekua: EE.UU. (EXTRANJERO)
Jazkera desagerpenean: EZEZAGUNA
JUAN CARLOS MACHINANDIARENA ARROSPIDE
56 urterekin desagertu zen. Data: 2022/04/21 Lekua: PASAIA (GIPUZKOA)
82 urterekin desagertu zen. Data: 2022/10/19 Lekua: VALLE DE TRAPAGA-TRAPAGARAN (BIZKAIA)
Jazkera desagerpenean: EZEZAGUNA
JESUS BENGOA DIAZ DE HEREDIA
68 urterekin desagertu zen. Data: 2021/12/13 Lekua: VITORIA-GASTEIZ (ARABA)
Jazkera desagerpenean: PRAKA BAKEROAK - DE COLOR OSCURO eta CAZADORA - DE COLOR OSCURO
MEDIKAZIOA BEHAR DAU
MARTINA BARRUETABEÑA OSTOLAZA
84 urterekin desagertu zen. Data: 2018/10/24 Lekua: EIBAR (GIPUZKOA)
Jazkera desagerpenean: JAZKI BEROGARRI kolore GRISA - CAZADORA TIPO PLUMIFERO eta PRAKAK kolore GRISA - PANTALON SEÑORA eta OINETAKOAK kolore MARROIA - ZAPATOS MARRONES eta COMPLEMENTOS DE VESTIR kolo
MARIA TERESA EGUIGUREN ARAUCO
63 urterekin desagertu zen. Data: 2015/08/08 Lekua: ZALDIBAR (BIZKAIA)
Pertsona bat desagertuta dagoela esaten da ohiko bizilekutik, ageriko arrazoi jakinik gabe, falta izanak kezka eragiten duenean non dagoen ez jakiteagatik, eta bere bila hasten direnean bere segurtasunagatik edo familiaren edo gizartearen interesean oinarrituta.
Horixe da Europako Kontseiluak 2009ko abenduan emandako desagertutako pertsonaren definizioa, eta Ertzaintzak desagertutako pertsonaren definizio gisa erabiltzen duena.
NOLA JARDUN
Pertsona bat desagertu bazaizu edo pertsona bat desagertu dela jakin baduzu, Ertzaintzari jakinarazi. Desagerpenaren berri izan eta ahalik eta azkarren jarri behar da salaketa; izan ere, horri esker lehenbailehen ekin ahal izango zaie pertsona hori aurkitzeko polizia-jarduketei eta bestelako jarduerei.
Ez dago 24 ordu itxaron beharrik salaketa jartzeko. Ez dago salaketa jarri ahal izateko gutxieneko epe bat. Bakoitzak agertzen ez den pertsonaren portaeran ezohikoa denari buruzko bere pertzepzioa du, eta bere ohiturak, errutinak, adiskideak, eta abar ezagutzen ditu, eta kasu bakoitzari, beraz, pertzepzio horiek kontuan hartuta heldu behar zaio.
Horregatik, pertsona bat desagertu bada, jar zaitez gurekin harremanetan edozein Ertzain-etxetara hurbilduta, edo larrialdietako 112 zenbakira deituta.
Desagertuta zegoen pertsona hori agertzen bada, horren berri eman behar zaio Ertzaintzari, bilaketa-lana amaitutzat eman dezan eta gainerako polizia-kidegoei eman ahal izan dizkien abisuak bertan behera utz ditzan.
GOMENDIOAK
Pertsona bat desagertu dela jakiten baduzu, aintzat hartu honako gomendioak:
Desagerpenaren berri eman aurretik, lasaitu eta gutxieneko egiaztapen batzuk egin. Haurren eta adinekoen kasuan, etxean edo pertsona horrek egon beharko lukeen lekuan hasi bere bila. Horrela jakin daiteke pertsona hori ez dagoela ezkutatuta eta ez dagoela ezindua, esate baterako, erori egin delako, zaurituta dagoelako edo beste arrazoiren batengatik. Telefonoz deitu desagertuta dagoen pertsonari, bere adiskideei edo berarekin egon ahal izan diren pertsonei, gurasoei, eta abarri.
Egoera ez badator bat pertsonaren ohiko portaerarekin, adierazitako frogaketak egin ondoren emaitza negatiboa bada eta egoerak estuasuna eragiten badigu, desagerpenaren berri emateko unea da.
Desagerpenaren berri ematen denean, hainbat datu izatea komeni da.
Desagertutako pertsonaren izen-abizenak eta jaiotza-data.
Zein egun, ordu eta lekutan desagertu zen edo ikusi zuten azkeneko aldiz.
Deskribapen fisikoa (garaiera, pisua, ilearen eta begien kolorea, etab.)
Desagertu zenean zeramatzan jantziak, bitxiak, betaurrekoak edo bestelako elementuak.
Duela gutxiko argazkia.
Gaixotasun neurodegeneratiborik edo kronikorik duen, ezintasunen bat (psikikoa, fisikoa, sentsoriala, intelektuala edo mentala) duen, autonomia falta zaion (adin handikoa delako, mugitzeko zailtasunak dituelako, gabezia fisikoren bat duelako, arazo medikoren bat duelako, eta abarrengatik).
Medikuaren tratamenduren bat jarraitzen duen edo ezinbestekoa duen botikaren bat hartzen duen.
Ibilgailuarekin desagertu bada, horren marka, modeloa, kolorea eta matrikula.
Telefono mugikorra badu, horren zenbakia.
Zenbat diru daraman, edo ordainketak egiteko dituen baliabideak.
Salaketa jarri ondoren, pertsona hori desagertutzat ematen da Estatuan nahiz nazioartean; izan ere, horren berri ematen zaie Schengeneko akordioa formalizatuta duten Europako herrialdeei: Alemania, Austria, Belgika, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxemburg, Malta, Herbehereak, Polonia, Portugal, Txekiar Errepublika, Suedia eta Suitza.
Desagertutako pertsona beste herrialderen batean egon litekeela uste bada horren arrastoren bat dagoelako, INTERPOL bidez jakinarazten zaie munduko gainerako poliziei, edo pertsona hori egon litekeen herrialdeko poliziari bakarrik.